Badator San Silbestrearen ikuskizuna

CASTELLANO

Urteko azkena egunarekin bat, San Silbestre eguna hain zuzen, urteari amaiera emateko Ordiziako alde zaharreko kaleetan ospatzen den lasterketa bertan dugu. Aurten XXXIX. edizioa ospatuko da. 1977an sortu zen eta Gipuzkoako San Silbestreetan bigarren zaharrena da. XIII. Jose Manuel Caballero “Txato” oroigarria ere izango da. Goiz-Aterpe elkartea eta Txindoki AT-ren arteko lankidetzan antolatzen dira lasterketa hauek. Arratsaldeko 5etan hasiko dira frogak, benjamin mutilak hain zuzen (2006, 2007 edo ondoren jaioak), ohiko bira emanez: Plaza Nagustik irten, Santa Maria kalea zeharkatu eta Plaza Nagusian amaituz, horrela 372 m burutuz. 17:05etan benjamin nesken txanda izango da, ibilbide berean hauek ere. 17:10etan alebin mutilak (2004-2005), aurreko zirkuituari 3 itzuli emanez (1116 metro) eta 17:15etan alebin neskak 2 itzuli burutuz (744 m). 17:20etan infantil mutilak (2002-2003) irtengo dira, 4 itzuli emanez (1488 m) eta 17:20etan infantil neskak, 3 itzuli burutuz (1116 m). 18:30etan emango zaio hasiera lasterketa herrikoiari, kadete mailakoetatik aurrerakoei. Ohiko 6200 metroko ibilbidea burutu beharko dute. Hasiera Olano taberna parean izango da, Gaztetxe zahar aldera irtenez, eskuinetara biratu Eroski City parean, Unanue gozotegiaren parean abenidara irten eta zrikuitu txikiari amaiera emanez Pias parean. Hortik Astokaleko igoerari ekingo diote lehen aldiz eta hiru aldiz burutu beharko dute itzuli handia: Malkasko, hegoko biala Tximista sagardotegira arte, abenida, Astokale eta Plaza Nagusia. Abenida laugarren aldiz igotzen dutenean Pias paretik Kale Nagusian sartuko dira eta helmuga udaletxe parean egongo da kokatua. Aurtengoan, iaz garaile izan zen Txindoki AT-ko Eneko Agirrezabal segurarra, probako errekorra duena (19:12) eta Gizpukoako kros txapeldun izan berri dena, ez da irteera lerroan izango, orain bi urte bezala Donostiako San Silbestrea irabaztea izango baita bere helburua. Faboritoen artean betikoak izango dira: Gorka Satrustegi, Jose Antonio Blanco “Txuri”, Alexander Oiarbide, Angel Vazquez lazkaotarra… Emakumezkoetan Izaro Rubio, Maider Gaztañaga, Maria Ibañez, Uxue Ibañez, Olatz Unanue, Paula de Juan… dira hautagai nagusiak.


Asteburua


Asteburu hontako atletismo iharduna Donostiako belodromoan ospatuko diren hiru txapelketen inguruan izango da. Hilak 3 igandean Euskadiko beterano mailako txapelketa burutuko da. Astelehenean, hilak 4, Euskadiko proba konbinatuen txapelketa eta Euskadiko kadete mailako 3000 metroko txapelketa. Hiru lehiaketetan izango da Txindoki AT-ko ordezkaritza.


Gipuzkoako federazioaren gabonetako kontzentrazioa


Urtero bezala Gipuzkoako federazioak gabonetako kontzantrazioa antolatu du kadete eta infantil mailako atletentzat. Aurtengoan Gasteizen burutuko da urtarrilaren 2tik 5era. Bertan izango dira 22 atleta urdin, 19 infantil eta 3 kadete. Barriako albergean lo egingo dute eta Mendizorrotzako modulu estalian entrenatuko dute.


Emaitzak


Pasa den larunbatean egin ziren partaidetza libreko saioetan emaitza interesgarriak izan ziren. 300 metrotan Josu Sarriegi kadeteak 41.75 s egin zuen, Xabier Martinek 44.33 s eta Jon Etxarrik 46.83 s. 1500 metrotan Adrian Pajares juniorrak 4:24.66 egin zuen. Kadeteetan Xabier Martin eta Mikel Albisuk 1,51 m eta 1,46 m-ko markak lortu zituzten hurrenez hurren altuera jauzian. 400 metrotan Ahizpea Oiarbide jubenilak 1:04.97 egin zuen (marka pertsonala) eta jauzi hirukoitzean Ibone Aiestaran jubenilak 9,77 m (marka pertsonala hau ere).


Lasterketa herrikoiei dagokienean, urte amaiera oparoa izaten ari diren bi atletek lasterketa ona burutu zuten Pasai Antxoko krosean. Alvaro Calderonek 8. amaitu zuen eta Unai Azpiazuk 28. Azken honek hurrengo goizean errepikatu egin zuen Oiartzungo lasterketa herrikoiean, 60. postuan amaituz andrazko bati lagunduz.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now