top of page

Jaurtiketetan parte-hartze bikaina Tajamar-en (Madril)

Zaila zen Txindoki AT-ko mailu jaurtitzaileek halako denboraldi hasiera ona izango zutela pentsatzea. Pasa den larunbatean Madrileko Tajamar-en ospatu zen Inmaculada sarian emaitza bikainak lortu zituzten. Jubenil mailan nazioartean lehiatzen ibilia den Dorleta Armandarizek junior mailan debuta egin zuen, 4 kg-ko mailua jaurtiaz. Bere lehen jaurtiketan 52,65 m-tara iritsi zen, Euskadiko junior errekor berria eta Gipuzkoako errekor absolutua, iaz lorturiko 48,47 m-ko marka, 4 metro baino gehiagoan hobetuz. Dorletaren jaurtiketa segida ezinhobea izan zen, guztietan hobetu baitzuen iazko marka: 52,65 m, 51,82 m, 49,81 m, 50,63 m eta 49,03 m. Marka honi esker Castellonen jokatuko den estatu mailako junior txapelketarako txartela lortu zuen eta Gijonen burutuko den Espainiako absolutu txapelketarakoa ere bai. Bi lehiaketa hauek 2016ko udan jokatuko dira. Otsailean Jaenen burutuko den estatu mailako neguko jaurtiketa luzeen txapelketara joateko ere aukera handiak ditu.


Dorleta Oiarbide jubenilak ere debuta egin zuen. Pasa den udan bostgarren postua lortu zuen Ciudad Realen ospaturiko Espainiako jubenil txapelketan eta lehena izan zen 1999an jaiotakoen artean. Bere debuta paregabea izan zen oraingoan, 49,38 m-ko marka lortu baitzuen 3 kg-ko mailuarekin, bere inoizko laugarren markarik onena eta datorren udan Mataró-n ospatuko den Espainiako jubenil txapelketarako txartela lortu zuen horrela. Dorletaren jaurtiketa segida honakoa izan zen: 47,66 m, 48,28 m, 49,38 m, 48,81 m eta 46,29 m.


Donostiako Kontxa hondartzan burutu zen Cross Beach lasterketan Adrian Pajares garaile izan zen junior mailan eta Beñat Arribas bostgarren. Kadeteetan Ander Svensson hirugarren. Infantil mutiletan San Benitoko Jon Etxeberria laugarren eta nesketan Iraia Mendia laugarren baita. Benjamin mutiletan San Benitoko Auritz Mendia hirugarren izan zen.


Deban ospatu zen Manuel Mateos-en orogairriko krosean Alvaro Calderon 6. izan zen eta Unai Azpiazu 13.


Pasa den asteartean Altamiran infantilen mailan egin ziren partaidetza libreko frogetan Laida Garmendia 220 metro hesietan eta pisuan garaile izan zen, 35,80 s-ko denborarekin eta 7,40 m-ko markarekin hurrenez hurren. Leire Mendizabal gailendu zen altuera jauzian eta 500 m-tan, 1,43 m-ko saltorekin eta 1:28-ko denborarekin. Mutiletan Markel Acostak 220 m hesiak irabazi zituen 34,16 s-rekin, altuera 1,40 m-rekin eta pisua 8,76 m-rekin. Haritz Galparsoro gailendu zen 500 metrotan 1:27-ko denborarekin.


Pista estalia


Asteazken hontan Donostiako belodromoan ospatu ziren partehartze libreko frogetan atleta urdinen ordezkaritza zabala izan zen eta marka interesgarriak lortu zituzten. 60 metrotan Luan Santosek 7,44 s egin zuen, Ioan Laver-ek 7,47 s, Lucas Santos-ek 7,55 s (marka pertsonala), Marouan Bousfay-ek 7,62 s, Josu Sarriegik 8,01 s (marka pertsonala), Xabier Martinek 8,13 s (marka pertsonala) eta Mikel Albisuk 8,32 s. 600 metrotan Ander Svensson-ek 1:39,78 egin zuen (marka pertsonala). 3000 metrotan Gorka Satrustegik 8:40,17, Alexander Oiarbidek 8:51,76 (marka pertsonala), Adrian Pajaresek 9:39,67 (marka pertsonala), Alvaro Calderonek 9:50,98 eta Egoitz Urteagak 10:08,78 (marka pertsonala). 6 kg-ko pisuan Gari Garmendiak 15,43 m jaurti zuen (marka pertsonala eta marka minimoa Sabadell-eko Espainiako junior txapelketarako) eta Joseba Berasainek 13,38 m (marka pertsonala). Nesketan, 60 metrotan Nerea Galparsorok (Pamplona Atlético) 7,99 s egin zuen, promesa mailako estatuko txapelketarako marka minimoa, Ainara Zubeldiak 8,02 s (marka pertsonala eta estatu mailako jubenil txapelketarako marka minimoa), Nora Tobarrek 8,23 s, Eneritz Aldanondok 8,30 s (marka pertsonala), Jone Arancetak 8,34 s (marka pertsonala), Garazi Garmendiak 8,43 s, Itsaso Estalak 8,45 s, Ibone Aiestaranek 8,65 s (marka pertsonala) eta Eider Carrion-ek 8,66 s. 600 metrotan Ahizpea Oiarbidek 1:50,45 egin zuen. Altuera jauzian Eider Carrionek 1,45 m. Pisuan (3 kg) Nora Tobarrek 10,80 m.


Asteburua


Datorren astebururako, larunbatean partaidetza libreko frogak ditugu Donostiako belodromoan eta Paisai Antxoko gabonetako krosa. Igandean Oiartzun elkartasun krosa.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page