Kros giro bikaina bizi izan zen Oiangun

CASTELLANO

Goiz bikaina izan zen pasa den igandean Oianguko zelaietan bizi izan zena Gipuzkoako kros txapelketaren lehiaketarako. Arrakastatsua izan zen bai partaidetza aldetik zein ikustera hurbildu zen zaleen aldetik, hauetako askok Oiangu ezagutzeko aukera izan zutelarik. Kirol arloan, 11 lasterketa burutu ziren eta 500 korrikalari inguruk parte hartu zuten. Froga izarrean, gizonezkoen senior mailako lasterketan, azken bost urteetan laugarren aldiz, Txindoki AT-ko Eneko Agirrezabal segurarra izan zen garaile. Agian garaipenik desiratuena izan zen hau, lasterketa burutzen zen lekua eta antolakuntzan egindako lana kontuan hartuta. 9. postuan amaitu zuen lexander Oiarbidek, 2. promesa mailan. 34.a izan zen Iker Iztueta eta 45.a Ali Noman Raja (10.a promesa mailan). Modu honetan Txindoki AT hirugarren izan zen taldeka. Junior mutilen mailan txapeldunorde izan zen Adrian Pajares eta 4. Beñat Arribas. Jubenil mutiletan 4. izan zen Joanes Begiristain, 10. Aitor Mujika eta 11. Xabier Muriel. Kadete mutiletan txapeldunorde izan zen Egoitz Urteaga, 7. Ander Svensson, 8. Jon Zeberio, 12. Julen Ezpeleta eta 14. Iker Martinez. Taldeka Gipuzkoako txapeldun izan ziren modu honetan. Bateranoen lasterketan, 40-44 kategorian, Unai Azpiazu 6. izan zen eta Asier Auzmendi 7. 50-54 kategorian Imanol Oiarbide txapeldunorde izan zen. Nesketan, junior mailan txapeldun izan zen Irati Zubizarreta. Jubeniletan 3. izan zen Lide Urrestarazu, 6. Maitane Perez, 8. Oihane Azurmendi, 11. Olatz Esnaola, 13. Maider Azurmendi, 14. Leire Rodriguez eta 18. Amaia Fidalgo. Gipuzkoako txapeldun izan ziren taldeka. Kadete mailan garaile izan zen Uxue Arrese, pasa den otsailean zirkuitu hortan bertan Euskadiko txapledun izan zena infantil mailan. 3. izan zen Naia Lopez, 4. Maddi Galparsoro eta 13. Nora Insausti. Hauek ere Gipuzkoako txapelketa lortu zuten taldeka.


Eskolartekoen lasterketei dagokienean, Gipuzkoako txapelketatik kanpo zeudenak hauek, nagusitasun osoa erakutsi zuten Txindoki AT-ren atletismo eskolako neska-mutilek. Taldeka, lasterketa guztietan izan ziren lehenak. Infantil mutiletan Natnael Hidalgoren garaipena izan genuen, 2. izan zen Ander Gabardino, 4. Mikel Samaniego eta 13. Ekain Iraola. Alebin mutiletan Aimar Aierbek beste garaipen bat lortu zuen, lau lasterketetatik laugarrena denboraldi honetan. Markel Galparsoro 2. izan zen, Kepa Arratibel 3. eta Ekhi Irribarria 6. Infantil nesketan 5. izan zen Iraia Mendia, 6. Maier Altuna, 7. Intza Urrestarazu eta 10. Maddi Lopetegi. Alebin nesketan 2. izan zen Olaia Galarraga, 4. Maria Vega, 6. Naia Iraola eta 7. Elene Bolinaga. Benjamin mutiletan Jakintzako Julen Azpirozek irabazi zuen eta nesketan Urdanetako Sara Elzaurdik.


Pista estalia


Donostiako Antonio Elorza belodromoan pista estaliko denboraldiko lehen partaidetza libreko frogak egin ziren, emaitza onak lortuz atleta urdinek. Pisuan, Aritz Apaolaza kadeteak 13,34 m-ra bota zuen 3 kg-ko bola, marka pertsonala eta Oviedon ospatuko den Espainiako txapelketarako marka minimoa lortuz. Ane Torres jubenilak 3 kg-ko bola 13,26 m-raino bota zuen eta Leire Garmendiak 11,86m-raino. Hauek biek Salamancan ospatuko den estatu mailako pista estaliko jubenil txapelketarako marka minimoa lortu zuten. Luzeran, Nora Tobarrek 4,98 m jauzi egin zuen, Jone Arancetak 4,56 m, Ibone Aiestaranek 4,38 m, Eider Carrionek 4,35 m eta Natale Oyarbidek 4,01 m. 60 metro hesietan Nora Tobarrek 9,52 s-ko denbora egin zuen eta Eider Carrionek 10,15 s-koa (marka pertsonala). 60 metrotan Nerea Galparsorok (Pamplona Atlético) 8,06 s egin zuen.


Maratoi erdiko Euskadiko txapelketa


Pasa den igandean Gasteizen ospatu zen Euskadiko banakako eta taldekako maratoi erdiko txapelketa. Han izan ziren Txindoki AT-ko zenbait korrikalari eta 5. postua lortu zuten taldeka. Hauetan lehena, 15. postuan, Jose Antonio Blanco “Txuri” izan zen 1h12:42-ko denborarekin, otsailean ospatuko den Sevillako maratoirako test interesgarria burutuz. Iker Zurutuza 19. izan zen 1h13:31-ko denborarekin eta Aritz Mendizabal 29. 1h14:57 eginez (marka pertsonala). Alvaro Calderonek ere parte hartu zuen, baina amaieran emakumezkoetan Euskadiko txapeldun izango zen Maitane Guerrero hernaniarrari laguntzea izan zuen helburu, 1h20:32-ko denboran eta 36. postuan amaituz.


Orioko lasterketa herrikoiean, 10 km-ko ibilbidea 35:49-an burutu zuen Egoitz Iztuetak, 16. postuan amaituz. Arrasateko Santamasetako herri lasterketan Unai Azpiazu 22. izan zen, Oaingun Gipuzkoako kros txapelketan beteranoen lasterketa amaitu eta bi ordutara.


Txindokiren eguna


Oianguko krosaren ondoren Txindoki AT-ko atleta, entrenatzaile eta zuzendaritza taldekoak Tximista sagardotegian elkartu ziren klubaren eguna ospatzeko. Bertan, pasa den denboraldiko atleta onenei sariek eman zitzaizkien. Gizonezkoen kasuan Octavian Romanescu eta emakumezkoen kasuan Dorleta Armendariz. Espainiako txapelketetan dominak lortu zituzten atletak ere omendu ziren: Gari Garmendia, Joseba Berasain, Ane Torres, Dorleta Armendariz, Fran Torres, Gloria Guerrero, Nora Tobar eta Octavian Romanescu. Azkenik, klubeko errekor absoluturen bat haustea lortu zutenek ere jaso zuten beren aitortza: Octavian Romanescu, Dorleta Armendariz, Leire Azurmendi, Eneko Agirrezabal eta Gorka Satrustegi.


Asteburua


Larunbatean Madrileko Tajamar-en jaurtiketen Imnaculada saria burutuko da. Bertan izango dira Dorleta Armendariz eta Dorleta Oyarbide. Partaidetza libreko frogak izango dira Gasteizen, Cross Beach-a Donostiako kontxako hondartzan, Super Amara gabonetako krosa Irunen, Manuel Mateos memoriala Deban eta gabonetako lasterketa Mendavian (Nafarroa). Igandean Laudioko Harana krosa Laudion (Araba) eta Venta de Baños-eko (Palencia) krosa. Hilak 22 asteartean partaidetza libreko frogak izango dira infantilentzat Ordizian eta hilak 23 asteazkenean partaidetza libreko frogak Donostiako belodromoan.

Sarrera nabarmenenak