Aparteko emaitzak maratoian eta krosean

CASTELLANO

Emaitza paregabeak Txindoki AT-ko atletek asteburu honetan lorturikoak Burlatan ospaturiko Hiru-Herri krosean eta Donostiako maratoian. Eneko Agirrezabal segurarra Hiru-Herri krosean izan zen hirugarren urtez jarraian, inguru hauetako kros onenetarikoa. Denboraldiko lehen lasterketa izan zen berarentzat eta bikain hasi da, laugarren amaitu baitzuen, aurreko bi denboraldietako bosgarren postuak hobetuz. Javier Abad, Ivan Fernández edo Tomás Tajadura-ren mailako korrikalariei gailendu zitzaien, 2013an eginikoaren antzeko denbora eginez. Hurrengo lasterketa Oiangun abenduaren 13an ospatuko den Gipuzkoako kros txapelketa izango du. Lasterketa bikainak halaber Ibañez ahizpek Hiru-Herri krosean eginikoak. Maria 12. izan zen absolutu mailan eta 3. promesa maila. Uxuek 3. amaitu zuen junior nesken artean. Jubenil mutiletan Xabier Muriel 18.a izan zen.


Donostiako maratoiari dagokionean, eguraldi baltzintza ezin egokiagoak izan zituztela aipatu behar da eta orohar helburuak bete zituztela klubeko atletek, Izaro Rubiok izan ezik. Azken hau erretiratu beharrean izan zen 31. kilometroan, Gipuzkoako txapelketarako podiumeko postuetan zela eta berak helburu zuen denbora egiteko bidean zela, hiru ordutik jaistea hain zuzen. Distantzia luzeko frogetan erregina den maratoiaren krudeltasuna jasan zuela esan daiteke, baina ziur etorkizunean hobeto egiteko abaguneak izango dituela. Klubeko gainerako atletek parte-hartze ikusgarria izan zuten, eguraldi baldintza bikainei zegokien bezala. Iker Zurutuza 15.a izan zen, bere bigarren markarik onena eginez (2:33:41). Taldetxo batean joan zen uneoro, erritmo konstantean (1:16:39 eta 1:17:02 maratoi erdiak). Bosgarren izan zen federatuen artean eta laugarren helduak (40-44) mailan. Alvaro Calderoni dagokionez, Txindokiko elastikoarekin egin zuen debuteko lasterketa bikaina izan zen, maratoiko bere marka 4 minututan hobetu baitzuen (2:38:53, 37.postua), 11. gipuzkoar federatua izanik, maratoi erdiak 1:19:50 eta 1:19:03an burutuz eta bereziki azken 10 kilometro apartekoak eginez. Imanol Oiarbidek, bere buruari opari ezinhobea egin zion bere 54. urtebetze egunean, 2:41:04ko marka puska hain zuzen. 50. postuan iritsi zen, 14. gipuzkoar federatua, helduak (50-54) mailan bigarrena eta 1:19:54 eta 1:21:10eko partzialak burutuz. Iker Iztuetak debuta egin zuen maratoian, 2:55:04ko denboran burutuz ibilbidea, 226. postuan amaituz, 20. Gipuzkoako federatua eta 1:26:58 eta 1:28:06ko partzialak eginda. Jon Aranburuk, Izaro Rubiori laguntzeko asmoz irten zenak, 2:59:43 egin zuen (401. postua; 23. federatu gipuzkoarren artean; 1:28:28 eta 1:31:17ko partzialak), bere helburua betez eta modu honetan 18. Donostiako maratoia amaituz erreskadan.


Maratoi erdiko frogan, lasterketa handia Alexander Oiarbidek egina, 7. amaitu baitzuen 1:11:04ko denborarekin, bere marka pertsonala. Lehen gipuzkoarra izan zen helmugan. Egoitz Iztuetak 1:18:14ko denbora ona egin zuen eta jarraian sartu zen “Txuri”, denbora berdinean, azken hau Sevillako maratoirako bere prestaketarekin darraiena.


10 km-ko frogan Gorka Satrustegik 32:49-ko denbora burutu zuen, ondo denboraldiaren garai hontarako. Unai Azpiazu 54. izan zen 37:37-ko denbora apartarekin.


Konstituzio krosa Aranda de Dueron (Burgos)


Txindoki AT-ko 14 atleta izango dira (atleta gehien daramatzan kluba) larunbatean jokatuko den Aranda de Dueroko (Burgos) krosean. Gipuzkoako atletismo federazioaren eta Burgoseko krosaren arteko akorrdio bati esker egingo da bidaia hau. Mutiletan bertan izango dira Natnael Hidalgo, Mikel Samaniego, Egoitz Urteaga, Jon Zeberio eta Ander Svensson kadeteak, eta Beñat Arribas eta Adrian Pajares jubenilak. Nestean berriz Iraia Mendia infantila, Maier Altuna, Uxue Arrese, Naia Lopez eta Maddi Galparsoro kadeteak, Lide Urrestarazu jubenila, eta Irati Zubizarreta juniorra. Ander Gabardinok huts egingo du. Cobos eta Pajares joango dira arduradun gisa.


Altamira estadioan, larunbat goizean, partaidetza libreko frogak izango dira infantilentzat. 80 metro, 80 metro hesiak, pisua eta luzera dituzten froga konbinatuak eta 1000 m-ko lasterketak egingo dira.


Lasterketa herrikoiei dagokionean, igandean, hilak 6, Zarauzko kros mistoa izango dugu, Donibane Lohitzunen Les Foulees Luziennes eta Balmaseda-Zalla-Balmaseda lasterketa. Ateratean, hilak 8, Joseba Jaka memoriala Durangon, Alberto Barricarte memoriala Altsasuan eta Tafallako peñen krosa.

Sarrera nabarmenenak