Donostiako maratoia eta Hiru-Herri krosa

CASTELLANO

Igande honetan jokatu den Donostiako maratoia denboraldiko lehen Gipuzkoako txapelketa izango da. Txindoki AT-ko hainbat atletek parte hartuko dute froga honetan. Emakumeetan, Izaro Rubio Gizpuzkoako txapelketan podiumean sartzeko hautagaietako bat da eta hiru ordutik jaistea izango du helburu bere bigarren maratoian (markarik onena aurtengo Bartzelonako maratoian egindako 3:05:09-koa du). Gizonetan, Iker Zurutuza bertan izango da, zirkuitu horretan bertan 2:32:06 egindakoa dena, Alvaro Calderón, aurten Sevillan 2:43:03 egin duena, Imanol Oiarbide, 2013an Donostian 2:44:24 egin zuena, Iker Iztueta, maratoian debuta egingo duena eta Jon Aranburu, bere ardurapekoa den Izaro Rubiori laguntzeko asmotan irtengo dena (2:29:57 da bere denborarik onena, 2003an Chicagon egina). Maratoi erdian Alexander Oiarbide, Egoitz Iztueta eta Unai Azpiazuk egiten dutenari adi egon beharko gara. Azkenik, 10 kilometroko lasterketa ere izango da.


Krosari dagokionean, igande honetan Hiru-Herri krosa jokatuko da Nafarroako Burlata herrian, kros garrantzitsua berau. Bertan egingo du debuta denboraldi honi dagokionez gure kroslari onenak, Eneko Agirrezabal segurarrak. Nesketan Maria eta Uxue Ibañez ahizpak ere bertan izango dira.


Larunbatean Arrasaten partaidetza libreko frogak izango dira. Jauzi hirukoitza neska eta mutilentzat eta altuera jauzia neskentzat. Gazteizen Euskadiko federazioak antolatuta froga konbinatuen kontzentrazioa izango da. Bertan izango dira Nora Tobar eta Eider Carrión.


Lasterketa herrikoiei dagokionean larunbatean Donostian Bidebieta Euskaraz lasterketa egingo da eta Berrobiko krosa. Igandean berriz Santurtzitik Bilborakoa.


Emaitzak


Eskolartekoei zuzendutako Hernaniko Adarraga oroimen krosean emaitza onak lortu zituzten Txindoki AT-ko korrikalariek. Taldeka lau lasterketa irabazi ziren. Neska alebinetan 3. Elene Bolinaga, 7. Maddi Urrestarazu, 8. Araitz Mendia eta 9. Naroa Iturrioz. Alebin mutiletan hirutik hiru Aimar Aierberentzat (Zarautzen eta Irunen irabazi ostean), 2. Markel Galparsoro, 8. Aratz Lasa eta 9. Markel Etxeberria. Neska infantiletan 4. Iraia Mendia, 7. Maier Altuna eta 9. Irati Esnaola. Infantil mutiletan 2. Natnael Hidalgo, 3. Ander Gabardino, 4. Mikel Samaniego, 12. Hodei Caballero eta 13. Ekain Iraola. Emaitza hauei esker datorren abenduaren 5en jokatuko den Aranda de Dueroko (Burgos) kroserako selekzioa osaturik geratu da. Pasa den astera arte, Irungo kroseko emaitzetan oinarrituz, klubeko 11 atleta bazeuden aukeratuak, orain lau gehiago aukeratu dituzte infantiletan. Ander Gabardino eta Mikel Samaniego mutiletan eta Iraia Mendia eta Maier Altuna nesketan. Modu honetan Arandan korrika egiteko aukera izango duten atleta urdinak 15 izango dira denera. 47 korrikalari izango direla kontuan hartuta, atleta gehien eramango dituen kluba izango da Txindoki AT.


Tolosan infantilen mailan egin ziren pistako lehiaketetan Maren Fernandezek 8,38 m bota zuen pisuan, Leire Tobarrek 8,03 m, Laida Garmendiak 6,89 m eta Leire Mendizabalek 5,37. 150 metrotan Laida Garmendiak 20,60 s egin zuen, Leire Tobarrek 20,80 s, Leire Mendizabalek 21,20 s eta Maitane Santibañezek 21,30 s. Mutilen pisu jaurtiketan Markel Acostak 9,40 m lortu zuen eta Iñaki San Sebastianek 8,06 m. 150 metrotan Markel Acostak 19,10 s, Unax Auzmendik 21,30 s, Joseba Imazek 22,20 s eta Lander Perezek 23,20 s.


Gipuzkoako atletismoaren gala


Pasa den ostiralean Gipuzkoako atletismoaren gala ospatu zen Irunen. Bertan, sariak eman zitzaizkien pasa den denboraldian emaitza onenak lortu zituzten atletei. Txindoki AT-ko Octavian Romanescu esprinterrak denboraldiko atleta gipuzkoarrik onenaren saria jaso zuen. Dorleta Armendarizek gaztetxoen artean neska atletarik onenaren saria jaso zuen (ezin izan zen bertan egon Espainiako federazioaren Leongo kontzentrazioan baitzegoen). Jose Antonio Peña eta Txiki Arrugaetari ere hainbat urtetan Gipuzkoako atletismoaren alde eginiko lanaren aitorpena egin zitzaien. Peñari bestalde, epaileen komiteak ezkurra eskaini zion 25 urtetan zehar egindako epaile lanarengatik. Txindoki AT-ren ordezkari gisa bertan izan ziren Jose Javier Cuadrado “Karratu“, Josean Carrion eta Angel Insausti.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now