Kros denboraldi hasiera ona Irunen

CASTELLANO

Parte hartze oso handiarekin hasi zen kros denboraldia Irungo ohiko irekiera krosean. Nahiz eta korrikalari asko prestaketa garaian egon, burua urtarrileko eta otsaileko frogetan jarria eta zirkuitua oso azkarra egon arren, korrikalari urdinen emaitzak onak izan ziren orohar. 8 banakako podium lortu ziren federatuen mailan eta lau taldeka. Eskolartekoen mailan lau podium lortu ziren eta izan ziren lasterketa denak irabazi zituzten, lautik lau. Absolutu eta promesa mailan Alexander Oiarbidek 6. amaitu zuen, promesa mailan 2. portuan, Jose Antonio Blanco “Txuri” 9., Gorka Satrustegi 10. eta Noman Ali 33., 12. promesa azken hau. Modu honetan 2. postua lortu zuten taldeka. Nesken absolutu eta promesa mailan 3. postua lortu zuen Maria Ibañezek, promesen artean irabazle izanik. Junior gizonezkoetan 3. izan zen Beñat Arribas eta 4. Adrian Pajares. Junior emakumezkoetan Irati Zubizarreta irabazle. Jubenil nesketan 3. izan zen Lide Urrestarazu, 6. Maitane Perez, 11. Olatz Esnaola, 12. Oihane Azurmendi, 14. Leire Rodriguez, 16. Maider Azurmendi eta 18. Amaia Fidalgo. Modu honetan taldekako garaipena eskuratu zuten. Kadete mutiletan irabazle izan zen Egoitz Urteaga, 3. Jon Zeberio, 5. Ander Svensson, 8. Josu Sarriegi eta 10. Iker Martinez. Hauek ere taldekako garaipena eskuratu zuten. Kadete nesketan Uxue Arresek irabazi zuen, 4. izan zen Naia Lopez, 5. Maddi Galparsoro eta 15. Nora Insausti, taldekako garaipena lortuz azken hauek ere.


Eskolartekoen mailetan, alebin mutiletan Aimar Aierbek garaipena lortu zuen Zarautzen egin bezala, 3. izan zen Kepa Arratibel, 18. Igor Barandiaran eta 21. Haimar Galarraga, Txindokik taldekako garaipena eskuratuz. Alebin nesketan 3. izan zen Olaia Galarraga, 5. Naia Iraola, 7. Maria Vega, 10. Elene Sarasola eta 12. Mariñe Arruabarrena, taldeka irabaziz hauek ere. Infantil mutiletan 2. izan zen Natnael Hidalgo, 6. Mikel Samaniego, 21. Haritz Galparsoro eta 27. Jose Marrero, taldeka lehenak. Infantil nesketan 8, Iraia Mendia, 10. Maider Lorente, 16. Maddi Lopetegi eta 17. Intza Urrestarazu, taldeka irabazle.

Emaitza hauei esker klubeko 11 atletek abenduaren 5ean Aranda de Dueron (Burgos) burutuko den Kontituzioko Krosera joateko eskubidea lortu dute, Arandako krosa eta Gipuzkoako federazioaren arteko elkartrukeari esker. Infantiletan Natnael Hidalgo, kadeteetan Egoitz Urteaga, Jon Zeberio, Ander Svensson, Uxue Arrese, Naia Lopez eta Maddi Galparsoro, jubeniletan Lide Urrestarazu eta juniorretan azkenik Beñat Arribas, Adrian Pajares eta Irati Zubizarreta izan dira korrikalari hautatuak.


Larramendiko kros herrikoiean (Tolosa) Iker Iztueta 10. izan zen 10 km burutu ondoren.


Asteburua


Igandean Adarraga memorial krosa dugu Hernanin, alebin eta infantilentzat soilik, Gujan Mestras krosa Arcachon inguruan (Frantzia) eta igandean bertan Tolosan partaidetza libreko frogak pistan alebin eta infantilentzat. Lasterketa herrikoiei dagokienean, larunbatean Azkoitiko lasterketa herrikoia burutuko da.


Leonen jaurtitzaileen kontzentrazioa burutuko da beste behin Espainiako federazioak antolatuta. Han izango dira Ane Torres, Gari Garmendia eta Joseba Berasain pisu jaurtitzaileak, Dorleta Armendariz mailu jaurtitzailea eta hauen denen entrenatzaile den Odei Lopez.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
This site was designed with the
.com
website builder. Create your website today.
Start Now