top of page

Kros denboraldi hasiera bikaina Zarauzko eskolarteko krosean

Denboraldi hasiera bikaina Zarauzko eskolarteko krosean hasiera ezinhobea eman diote Txindoki Grupo Jaso AT-ko eskolarteko korrikalariek 2014-2015 denboraldiari Zarautzen. Parte hartu zuten 129 korrikalarietatik 19 goierritarrak izan ziren. Alebin nesketan, 34 parte-hartzailetan lehena izan zen Urdanetako Maria Vega, 4. Olaia Galarraga Jakintzakoa eta 7.a Maddi Urrestarazu Ataungo Jose Migel Barandiaran ikastetxekoa. Mutil alebinena izan zen korrikalari gehien izan zituen lasterketa, 43 denera, horietatik 12 goierritarrak. Garaipena Jose Migel Barandiaran-eko Aimar Aierberentzat izan zen, 3. eta 10. amaitu zuten ikastetxe bereko Markel Galparsoro eta Aratz Lasak hurrenez hurren eta 13. izan zen Zegamako Aitxuri ikastetxeko Haitz Goia. Taldekako garaipena lortu zuten modu honetan alebin mutilek. Infantil nesketan, 28 korrikalariren artean hirugarren postu bikaina lortu zuen Oianguren ikastetxeko Maider Altunak eta 9.a izan zen Lazkaoko San Benito ikastetxeko Maider Llorente. Infantil mutiletan 24 parte-hartzaile izan ziren eta denetan lehena izan zen Oiangurenenko Natnael Hidalgo, San Benitoko Jon Etxeberriak 11. bukatu zuen bitartean. Hurrengo krosa azaroaren 15ean izango da Irunen.


Errelebo lasterketak


Parte-hartze ikusgarria izan zuten Bealak taldeak antolatuta Beasainen ospatu ziren eskolarteko V. errelebo lasterketek. 200 talde inguru elkartu ziren, 700 neska-mutiko inguru eta ikustera hurbildu zirenenk ezin hobeto pasa zuten.


Pisu jaurtiketa


Getxoko Faduran ospatu zen jaurtiketa lehiaketan Gari Garmendia jubenilak maila horretako bere azken parte-hartzea izan zuen. 15,96 m-ko marka apala lortu zuen 5 Kg-ko bolarekin.


Behobia – Donostia


Azkenean iritsi da azaroko bigarren igandea, lasterketa herrikoien erregina den Behobia – Donostia ospatuko dena. Aurtengoa 51. edizioa izango da eta 34 000 izen emate inguru izan dira, horietatik ehun inguru ordiziarrak. Jatorra taldeak jarri duen autobusa goizeko 7:30etan irtengo da arboledatik. Alexandre Oiarbide izango da ia ziur korrikalari ordiziarretan onena eta lasterketan aurrean ibiliko dena.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page