top of page

Eskolarteko krosari hasiera Zarautzen

Datorren igandean, hilak 1, 2015-2016 denboraldiari hasiera emango zaio Zarautzen Isidro Unzuetaren oroimeneko krosarekin. Beti bezala alebin (2004 eta 2005 urteetan jaioak) eta infantilek (2002 eta 2003an jaioak) parte hartuko dute. Txindoki Grupo Jaso AT-ren atletismo eskolako korrikalariak bertan izango dira.


Larunatean, Beasaingo Igartza monumentu multzoaren inguruan eskolarteko errelebo lasterketa jokatuko da, lasterkari herrikoien Bealak taldeak antolatua. Benjaminek (2006 eta 2007an jaioak) 4 x 120 m egin beharko dituzte eta alebinek (2004 eta 2005ean jaioak) 4 x 240 m.


Larunbatean bertan Euskadiko atletismo federazioak antolatuta abiadura alorreko kontzentrazioa burutuko da Ermuan. Bertan izango dira Txindoki AT-ko Nora Tobar, Ainara Zubeldia, Eneritz Aldanondo eta Ainhoa Argandoña.


Getxoko Faduran jaurtiketen lehiaketak izango dira, larunbatean hauek ere. Bertan parte hartuko du ziurrenik Gari Garmendia jubenilak pisu jaurtiketan (5 Kg).


Pasa den uztailean Colombiako Cali hirian jokaturiko munduko jubenil txapelketetan, mailu jaurtiketan, finalista postua lortu zuen Dorleta Armendarizek Los Alcázares-en (Murtzia) Espainiako selekzioarekin kontzentrazioa zuen, baina ez da bertan izango azterketak baititu.


Lasterketa herrikoiak


Larunbat honetan Txantxilla – Santa Barbara – Txantilla herri lasterketa dugu Hernanin, Azpeitiko Ikasberri kros mistoa eta Antxintxika lasterketa Soraluzetik Bergarara. Igandean berriz, Beñat Elzoren oroimeneko mendi lasterketa Hondarribian eta Gasteiz Hiria lasterketa.


Emaitzak


Urdiainen egin zen Sakanako herri lasterketan Gotzon Auzmendik 48. postua lortu zuen, 60 urtetik gorakoetan garaipena lortuz. Lasarte Oria Bai!-n Unai Azpaizu 1009 lasterkarietan 103.a izan zen.

Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page