top of page

16 urtez azpikoen atletak Euskadiko txapeldunak Durangon eta podiuma Laudion

Egilea: Pululu Itzulpena: Auritz Mendizabal




Asteburu zoragarria Txindoki Jaso Autowag AT taldeko atletek egin dutena lehiatu diren alde guztietan.

Larunbatean, Durangon, guztira 33 atleta urdin, lau taldetan banatuta, zoragarri lehiatu ziren urdinen pabiloia ahalik eta goren uzteko. Txapelketa honetan talde guztiekin lehiatzen genuen lehen aldiz. Atletismoko arratsalde handi bat izan zen eta Tolosa CF taldearekin elkarbanatu genuen bidaia, hauek izan zirelarik arratsaldeko jaun eta jabe podiuma lortuz lau txapelketetan 237 puntu batuz guztira; Txindoki Grupo Jaso Autowag taldeak 176 batu zituen, guztien baturaren sailkapenean bigarrenak izanez; eta Artunduagak 167,5 ondoren. Gipuzkoar atletismoa euskal panoraman jaun eta jabe dela erakusti zen.


16 urtez azpikoen kategoriako bederatzi atletak Euskadiko txapeldun bilakatu ziren. Eta 100 metrotan Eneko Rodríguez izan zen lehena, 11.88an; 300 metroan, Damián Bucurizi 40.60, debut ona; 600 metroan, Urko Etxebeste 1.36,07 marka pertsonala; lehenengo Jon Naldaiz 1000 metrotan 2:52.61ekin; Ibai Garmendia 2. 100 metro hesietan 16.89 marka pertsonalarekin; Ekain Mujika ere bigarren luzera jauzian 5.13 marka pertsonala; Zuhatz Sukia lehenengo 14.08 botata pisu jaurtiketan; xabalina jaurtiketan debuta egin zuen Aratz Cendonek, 27.24 bota eta laugarren postua eskuratuz; Harri Lasak berea ez zen froga batean punturen bat ateratzeko saiakera egin zuen beti ere zaila den pertika jauzian eta ezin izan zuen 1.80ko lehenengo langa pasa; eta 4x100 erreleboan Euskadiko azpitxapeldun izan ziren klubeko errekorra eginez 49.31 denborarekin Damian Bucurici, Eneko Rodriguez, Harri Lasa eta Ekain Mujika.




16 urtez azpikoen kategoriako zortzi atletak seigarren sailkatu ziren emakumeetan. Sekulako merezimendua, jakinik horietako seik bere debuta egiten zutela. Bere lehen 100 metroko lasterketan Yera Galparsoro seigarren izan zen 14.87 markarekin; Laxia Arsuaga, berriz, 300 metrokoan zazpigarren 46,85 denborarekin; seigarren Elene Etxeberria marka pertsonalarekin 600ean 1.54.57 eginez; seigarren 1000 metrotan Inge Iza 3.36.24 denborarekin; Uxue Lopezen debut ona 5. eginez 100 metro hesietan 18.56an geratuz erlojua; Maddi Garate lehen aldiz luzera jauzian 3.87 egin eta zortzigarren; Garazi Zubiaurre bigarren pisu jaurtiketan 8.93 botaz; Uxue Artolak xabalina 13.96ra botaz egin zuen debuta froga horretan 5. eginda; eta 4x100 erreleboan Yera Galparsoro, Uxue Lopez, Uxue Artola eta Laxia Arsuaga 5. postuan 55.61 eginda. Pertika jauzian ez zen inor aritu.

20 urtez azpikoen kategoriako bederatzi atletak Euskadiko laugarrnak izan ziren emakumeetan podiumetik bi puntutara bakarrik eta pertikazko jauzi-proban bakarrik huts egin zuten. 100 metroko lasterketan, Libe Galparsorok zazpigarren (14.57); 200 metroko lasterketan, Ane Ormazabal hirugarren (27.58); 400 metroko lasterketan, Irenia Apaolaza garaile (58,27); 800 metroko lasterketan, Nahia Iraola bigarren (2.28.29); 1500 metroko lasterketan, Iraia Mendia irabazle (4.59,04); 100 metro hesietan Leire Tobar hirugarren (19.33); luzeran Garazi Etxeberria 5. (4.05); xabalinan zortzigarren Elene Basarte (12.32); Garazi Ramirez seigarren pisu jaurtiketn (6.56); eta 4x100 erreleboan Euskadiko azpitxapeldun 51.89 eginda Garazi Ramirez, Irenia Apaolaza, Ane Ormazabal eta Leire Tobar.

20 urtez azpikoen kategoriako zazpi atletak Euskadiko bostgarrenak ziren gizonezkoetan. Hiru probetan huts egin zuten: 110 metro hesi, pertika eta xabalina. 100 metrotan bosgarren Axier Olano 13:45ean; 200 metroan Unax Auzmendi laugarrena, 27.58; 400 metroan Unai Mendizabal hirugarren, 56,67; 800 metroan Samuel Vega hirugarrena debut ona eginez, 2.13.69; 1500 metroan Unax Garcíaren bigarren postu handia 4.43.51rekin; Danel Pérez bigarren luzera jauzian 6.16; pisu jaurtiketan Aimar Alustizaren 3. postua debutean 9.07ra botaz 5 kiloko bola; eta Unax Auzmendi, Axier Olano, Unai Mendizabal eta Danel Perezek osatutako 4x100 erreleboak 4. postua lortu zuen 48.29rekin.


Laudioko Krosean (Araba), podium bikaina 16 urtez azpikoen kategorian, lehen hiru postuetan Ethan Cabanillas lehena, Urko Etxebeste bigarrena eta Haitz Urrestarazu hirugarren sailkatu zirelarik. 18 urtez azpikoen kategorian, Ayoub Hissine 6. postuan.



55 urtetik gorakoen master kategorian, Euskadiko Master Cross txapelketa jokatzen zen, José Javier Cuadrado “Karratu” berriro lokatzetara itzuliz. Podiumean sartzeko borrokan ibili zen eta azkenean Euskadiko 4.a izan zen.

Fran Torres ordiziarrak, Durangon jokatutako aire zabaleko pistako kluben master mistoan, paper ona jokatu zuen Club Atlético Renteriaren (Club Atlético Renteriaren filiala da Txindoki AT master kategorian) elastikoa aldeztuz. Bosgarren postua lortu zuen altuera-jauzian, denboraldiko 1.52 markarekin, eta Club Atlético Renteriaren bosgarren postua lortzen lagundu zuen.

Gasteizko Martin Fiz maratoiaren pareko 10 km-ko lasterketan, jarraian bosgarren podiuma Izaro Rubiorentzat, 38.27rekin bigarrena izan baitzen.

Donostiako Nazioarteko Krosa Lasarten

Asteburu honetako hitzordu nagusia igandean izango da, Lasarteko Krosa deritzon klasikoarekin. Donostiako Nazioarteko Krosa Donostiako Zubietako hipodromoan izango da. Kros honekin hasiko da Gipuzkoan krosaren denboraldia kategoria guztietarako, eskola-atletak barne. Urdinen ordezkaritza handi bat joango da lehen beti urtarrileko azken igandean izan ohi zen hitzordura. Hemendik aurrera azaroan izango da. Kategoria federatuetan, sailkapen-krosa izango da Sevillan 15 egun barru egingo den Espainiako kros-kluben txapelketara joateko. 16 urtez azpikoen eta 18 urtez azpikoen kategorietan mutiletan ditugu itxaropenak. Kros horretatik aterako da, halaber, Oviedoko Goi-mailako Kontseiluaren Espainiako txapelketara joango den Euskadiko selekzioa 16 eta 18 urtez azpikoen kategorietan eta abenduaren 5ean ospatuko dena.

Larunbatean, Donostiako belodromoan, 2021. urteko pista estaliko Euskadiko Master txapelketa egingo da. Urtarrilean zuen ohiko eguna, baina pandemiagatik atzeratuta, bertan atleta urdinak izango ditugu.

Herri-lasterketetan, larunbatean, Manuel Mateos memoriala Deban, eta igandean, Gipuzkoako minbiziaren aurkako lasterketa Donostian eta Nafarroako 2021 lasterketa solidarioa Iruñean.


Sarrera nabarmenenak
Azken sarrerak
Artxibategia
bottom of page