

Ordiziako XLIII. San Silbestrea, XVII Jose Manuel Caballero “Txato” memoriala
Abenduaren 31n, asteartea, San Silbestre egunez, Gipuzkoako lurraldean arratsaldeko ordutegian egiten diren oinezko lasterketarik beteranoenak, ezagunenak, zalapartatsuenak eta berantiarrenak du hitzordua; gureak, Ordiziakoak. Goiz Aterpe elkarteak antolatutako proba, udalaren eta Txindoki Jaso Grupo Autowag AT taldearen laguntzarekin. Aurten, 17:30etan hasiko da, beti bezala, Ordiziako udaletxearen parean, txikienentzako lasterketekin eta ondoko ordutegiarekin: 18:30etatik a


Irenia eta Aritz Apaolazak 20 urtez azpiko gutxieneko estatukoak
Donostiako belodromoko pista estaliko parte-hartze libreko proben bigarren jardunaldiak estatuko gutxieneko bi marka berri ekarri zizkigun. Lehen jardunaldian Ane Irribarria bazen 23 urtez azpiko estatuko minimoa lortzen zuena; bigarren jardunaldi honetan, alde batetik, Irenia Apaolaza 18 urtez azpiko atletak lortu zuen gutxieneko marka, denboraldiko lehen 400 metrotan, 20 urtez azpiko marka pertsonala eta gutxieneko estatukoa (59.40) eginez. Martxoan Sabadellen egingo den 20


Donostian pista estalia eta Gasteizen maratoi erdia
Gabon aurreko asteburu honetan atletismo ekintzak ostiralean hasten dira Donostiako belodromoan ospatuko den pista estaliko frogen jardunaldiarekin. Gure taldeko hainbat urdinek bertan parte hartuko dute. Iruñean kanpoko pistan Nafarroako kirol jokuen bederatzigarren jardurnaldia ospatuko da 14, 16 eta 18 urtez azpiko kirolarientzat eta luzera jauzia 20 urtez azpiko eta absolutu mailakoentzat. Lasterketa herrikoiei dagokienez, larunbatean Mendabiako Eguberrietako lasterketa o


Eneko Agirrezabalek 2:14:36 Valentziako maratoian
Esperotakoa izan arren, Txindoki Grupo Jaso Autowag ATko lehendakari den Eneko Agirrezabal segurarrak Valentziako maratoian egindako marka izugarria da, 2:14:36. Kilometro bakoitza 3:11ko batazbestekoan egitea eta otsailean Sevillako maratoian egin zuen bere markarik onena 2 minututan hobetzea suposatzen du horrek. Valentziako maratoia dudarik gabe estatuko onena da eta orain historiako munduko seigarren azkarrena. Eneko Sevillan 15. helmugaratu zen, estatuko 2. izan zelarik,