

Txindoki Grupo Jaso AT-ren elkarretaratzea Haron
Asteburu honetan, Txindoki Grupo Jaso AT osatzen duten kide asko, infantiletatik hasi eta beteranoak arte, Haro herrira joko du han elkarretaratze bat egiteko asmoz. Atletismo Eskolan aurpegi berriak ditugu eta horiek eta betikoak ezagutu daitezen da bidai honetako asmo nagusia. Larunbat goizean aterako dira Altamiratik eta itzulera igande eguerdian izango da. Zerupeko denboraldiaren azken asteburu honek, bere momentuan bertan behera gelditu ziren 2 Txapelketa izango ditu osp


Jose Antonio Blanco “Txuri” ren podiuma Logroñoko Nazioarteko Maratoi Erdian
Datorren Azaroak 4ean ospatuko den New York-eko Maratoierako prestaketa moduan, Logroñoko Nazioarteko Maratoi Erdian parte hartu zuen Jose Antonio Blanco “Txuri”k. Testarekin gustora gelditu zen Txindoki Grupo Jaso AT-ko taldekidea, eta horrez gain lasterketako hirugarrena izatea lortu zuen, podiumera igotzeko aukera izanez. Bere denbora dotorea izan zen, 1h16’21”, eta bere aurretik Espainian errepideko lasterketetan ohizko partaideak diren 2 keniata bakarrik izan zituen. Ast