

“Txokolatezko” domina Irati Zubizarretarentzat Skyrunning mundialean
Iaz Andorran, Skyrunning-eko Munduko Txapeldun (18-20 urte) izan zen Irati Zubizarreta, aurten arro egoteko moduan dago lortutako 4. postu bikainarekin. Benetan ezin hobe lehiatu zen 2 probetan gure txapelduna Italiako L’Aquila herrian ospatu ziren txapelketa mundialetan. Aurtengo maila altua ere azpimarragarria izan da. Ostiralean, Kilometro Bertikalean, Irati sekulako mailan egon zen eta 4. Postuan bukatu zuen, brontzezko dominatik 20” exkaxetara. Igandean, berriz, sensaz