
Emaitza onak Getafen ospatutako Espainiako Txapelketan
Getafen ospatu zen Espainiako Txapelketa Absolutoan, gure atletek emaitza onak lortu zituzten. Octavian Romanescu bikain aritu zen 100 m-tan. Bere seriean 3. postua eginda 10.67 (+0.1), semifinaletako txartela lortu zuen. Semifinaletan berriz, sekulako marka lortu zuen 10.50 (+2.0) MMP. Orotara espainiako 13. postua lortu zuen. Gipuzkoar mutilen artean sekula lortu den 4. marka onena izan dela azpimarratu behar degu. 1.- Valentín Rocandio 10.45 2.- Miguel Ángel García Larraña

Federakuntzen Txapelketa Granollers-en
Asteburu hontako zita garrantzitsuena Granollers-en izango degu, bertan ospatuko bait da Federakuntzen Txapelketa Absolutoa edo Espainiako selekzio autonomikoen Txapelketa deritzana. Gure hiru atletak parte hartuko dute bertan: Octavian Romanescu (Real Sociedad) 100 m eta 4x100 m, Adel ben Miloud 800 m eta Eneko Agirrezabal 5000 m. Igandean Avilan bertako Atletismo Sari Nagusia ospatuko da. Mendi lasterketatan, asteburu guztian Beasainen Ehunmilak, GH2 eta MariMuruMendi. Igan

Giro bikaina " IV Jose Antonio Peña - Ordizia Sari Nagusia" Meeting arrakastatsuan
Oso arrakastatsutaz jo dute antolatzaileek pasa den den larunbatean ospatu zen IV Jose Antonio Peña - Ordizia Sari Nagusia Meeting-a, Euskadin aurten bizi ahal izan den Atletismo ikuskizun garrantzitsuena. Hiru ordu t'erdiz gozatu zuten eserlekuak betetzen zituzten ikusleek, horretarako eta atletismo frogetarako eguraldi bikaina izan bait genuen lagun. 300 partehartzaile inguru bertaratu ziren Altamirako pistetara ikuskizuna emateko asmoz. Garaile absolutoak David Palacio eta