

Euskadiko jubenil eta junior txapelketa bikaina
Maila ona erakutsi zuten Txindoki Grupo Jaso AT-ko atletek Durangoko Landako pistan ospatu ziren Euskadiko jubenil eta junior mailako txapelketan. Jubenil mailan azpimarratzekoak izan ziren garaipen hauek: Aritz Apaolaza pisu jaurtiketan (5 kg) 15.32-ekin, marka pertsonala eta Ander Svensson altuera jauzian 1.80-rekin, marka pertsonala hau ere. Ander Svensson bera 4. izan zen luzera jauzian 5.75-ekin (+0.4) eta 18. 100 m-tan 12.08-rekin (+1.7), marka pertsonala. Jon Etxarri 1


Txindoki AT-ko partaideen garaipenak Lazkao, Zarautz eta Andoainen
Pasa berri dugun astebukaera eta zubi luze honetan, taldekide urdinek garaipenak eskuratu dituzte parte hartu duten non-nahi. Ostiralean bertan, Lazkaon bikotetako lasterketa mistoan Izaro Rubio eta Unax Garcia ama-semeek txapela lortu zuten bigarren urtez jarraian. 64 bikote helmugaratu zirelarik, aipatzekoa ere Uxue eta Javier Ibañez anai-arrebek lortutako 4. postua, 5. Irati Zubizarreta eta Adrian Pajares. Besteak beste, honako taldeko atletek ere parte hartu zuten: Olatz