

Euskadiko Maratoi Erdiko Txapelketan taldekako podiuma
Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian, Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketarako baliagarri, Txindoki Grupo Jaso AT taldeko hiru atletek hartu zuten parte gizonezkoetan, podiumeko hirugarren lekua zapalduz Euskadiko txapelketan. Arratsalde hotz eta euritsuan, Alvaro Calderón Euskadiko 8. eta Gipuzkoako 6. helmugaratu zen bere inoizko markarik onena hobetuz, 1:14.13, eta sailkapen orokorrean 27. Auritz Mendizabal 49. postuan iritsi zen Euskadiko 14. eta Gipuzkoako 12. eginez, 1:17:11


Debut bikaina Markel Acostak estatuko txapelketan
Aurreko astebukarean Espainiako txapelketan parte hartu zuen Markel Acostak emaitza bikaina eskuratuz. 60 m hesietan finalera heltzea lortu zuen. Aurretik 8.79 markarekin heldu zen, serieetan 8.78 hobetu zuen, semifinaletan 8.77 eta finalean oraindik hobe 8.65 bosgarren postu bikaina eskuratuz. Marka honekin Gipuzkoako errekorretik 29 ehunenekotara soilik geratu zen. 60m-tan aldiz, lehenengo proba zela medio ez zen hain ondo ibili nerbioak zirela eta. Serieetan 7.52 denbora e


Markel Acosta Sabadelleko Espainiako Txapelketara kadete mailan
Asteburu honetan pista estaliko denboraldiari amaiera emango zaio Sabadellen ospatuko den kadete mailako Espainiako txapelketarekin. Bertan Txindoki Grupo Jaso AT-ko ordezkari bakarra lehiatuko da, Markel Acosta ordiziarra, hain justu. Bi frogetan hartuko du parte, 60 metrokoan eta 60 metroko hesi-lasterketan. Lehenengo frogan, Espainiako rankingeko 15. dago 7.41ekin, eta bigarrengoan, 9. postuan 8.79rekin. Bere helburuak, Espainiako lehen txapelketa izaki, ahalik eta urrutie


Espainiako junior mailako pista estaliko txapelketa Ourensen
Ourenseko pista estali berria izango da Espainiako junior mailako txapelketaren jokaleku datorren asteburuan. Bertan izango dira Txindoki Grupo Jaso AT-ko 4 partaide. Pisu jaurtiketan (4 kg) Leire Garmendia arituko da, egiten ari den neguko denboraldi bikainari jarraipena emateko xedez. Partehartzaileen artean 5. markarik onena dauka eta postu horren inguruan amaitzea dauka jomugan, baita 11.59-ko bere marka hobetzea ere. Froga konbinatuetan (pentathlon) ariko da Nora Tobar,