

Euskadiko kros txapelketa bikaina Amurrion
Bikaina izan zen pasa den asteburuan Amurrion ospatu ziren Euskadiko kros txapelketetan Txindoki Grupo Jaso AT-ko atleta guztien jarrera. Bai bakarkako zein taldekako balantzea paregabea izan zen. Beste behin, emaitzarik onena Txindoki AT-ko lehendakari den Eneko Agirrezabal segurarrak lortu zuen. Euskadiko kros luzeko txapeldunorde izatea lortu zuen eta hamargarren aldiz txapela lortu duen Ivan Fernandez nazioarteko atleta soilik izan zuen aurretik. Marrakech-eko erdi marato


Adel Ben Miloud Iztueta, pista estaliko Euskadiko txapeldun 800m-tan
Urdinez jantzitako atletek emaitza bikainak eskuratu zituzten Donostiako belodromoko Euskadiko pista estaliko txapelketetan. Dudarik gabe, onena Adel Ben Miloud Iztueta ordziarra izan zen, lasterketa azkar eta adimentsu bati esker, beti zaila izan ohi den 800m-tako lasterketan garaipena eskuratu zuen aurreko udaran aire librean irabazitako txapelari jarraipena emanez. Gainera, marka pertsonala lortu zuen 1:56.86 denborarekin, eta marka honek asteburu honetan ospatuko den prom


Eneko Agirrezabal 1:04:59 Marrakecheko (Maroko) Maratoi Erdian
Emaitza onak jaso dituzte pasa den asteburuan lehiatu diren atleta urdinek, baina beste behin ere, klubeko lehendakari den Eneko Agirrezabal segurarrak erdietsi du emaitzarik azpimarragarriena, Marokoko Marrakech hirian ospatu den maratoi erdian hain justu. Antolakuntzaren akats larri baten ondorioz, lasterketari lekuz kanpo eman behar izan zion hasiera, buruan zeuden gainontzeko korrikalariak baino 50 metro atzerago. Modu honetan, Enekok bere tokia topatu arte korrikalari he