

Txindoki Atletismo Taldearen erakustaldia Laudion ospatutako Euskadiko kros motzeko txapelketan
Nagusitasun gorenez parte hartu zuten Txindoki AT-ko atletek hilak 23 larunbatean Laudion ospatutako Euskadiko kros labur txapelketan, bai senior eta bai beterano mailan, benetako kros zirkuito azkar eta tekniko batean. Adibidetzat esan, taldeko 13 atletak hartu zutela parte eguneko 4 proba ezberdinetan eta horietatik bitan nagusitasunez garaipena eskuratu zuten, beste bitan hirugarren postua, bostgarren bat, seigarren, zazpigarren, etab… gehi taldekako txapeldun ordeak dakar


Ane Irribarria eta Leire Garmendia protagonistak pista estalian, eta Eneko Agirrezabal eta eskolarte
Joan den asteburuan emaitza oparoak jaso dituzte Txindoki Grupo Jaso AT taldeko kirolariek Donostiako belodromoan eta Oianguko Krosean Ordizian ospaturiko atletismo frogetan. Donostiako belodromoan larunbatez ospaturiko frogetanetan, Ane Irribarriak 60 metro hesi-lasterketan 9.60-ko marka ezarri zuen. Honekin Ourensen Espainiako pista estaliko junior txapelketan parte hartzeko marka minimoa ondu du. Albiste benetan pozgarria, izan ere emaitza hau lesioen eraginez bolada luze


Oiangun ospatuko da Txindoki Grupo Jaso AT-k antolaturiko krosa
Laugarren urtez jarraian, Ordiziako Oiangu parkean Txindoki Grupo Jaso atletismo taldeak antolaturiko kros lasterketa ospatuko da. Alebin eta infantilentzat Gipuzkoako txapela egongo da jokoan, eta federatuentzat aldiz ligako bigarren proba puntuagarria izango da. Eguraldi euritsua espero da datozen egunetarako, beraz, lokatzez betetako benetako krosa espero da iganderako. Honako talde/erakunde hauen laguntzari eskerrak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Ordiziako udala, Gipuzkoako A


Pista estaliko denboraldiari hasiera ona
Eguraldi makurrak baldintzaturiko asteburu honetan, Donostiako Belodromoan ospaturiko pista estaliko parte-hartze libreko frogetan soilik leihatu dira Txindoki Grupo Jaso AT-ko atletak. Izan ere, Arrateko kanpan ospatzekoa zen Bolunburu Oroigarri Krosa eta Gasteizko Mendizorrotza pistako parte-hartze libreko frogak bertan behera geratu ziren elurraren eraginez. Gizonezkoetan, Jon Etxarri eta Ander Svensson jubenilek 7.75 eta 7.85 segundutako marka burutu zuten 60 metroko last