

Pista estaliari hasiera Donostian
Abenduko lehen astebukaera honetan, PLP-ko lehen probak ospatuko dira Donostiako pista estalian larubant goizaldean. Bertan izango dira Txindoki Grupo Jaso AT-ko partaide ugari, irailean hasita entrenamentuen fruitua jasotzeko esperantzarekin. Larunbatean bertan, goizez, PLP-ko probak izango dira Durangon jaurtiketa saioentzat eta arratsaldez Gasteizen mailu jaurtiketan Dorleta Oiarbide. Igande goizean, Donostiako belodromoan PLP probak infantilentzat. Krosari dagokionez, lar


Izaro Rubio eta Alvaro Calderon nabarmendu dira Valentziako Maratoiean
Maila bikainean aritu dira Txindoki Grupo Jaso AT-ko atletak joan den asteburuan parte hartutako froga desberdinetan. Geografikoki urrunenetik hasiko gara, Valentziako Maraotietik hain zuzen ere. Bertan, Txindoki taldeko 3 korrikalarik hartu zuten parte. Izaro Rubio maratoia 3 orduz azpitik burutzen duen lehen emakume ordiziarra bilakatu zen, helmugan 2:58:20-ko denbora bikainarekin. Sailkapen nagusian froga amaitzea lortu zuten 16177 korrikalariren artean 1018. helmugaratu z


Irungo krosa eta Valentziako maratoia
Astebukaera honetako hitzordu nagusienak gainean dira Txindoki Grupo Jaso AT-ko atletentzat. Alde batetik, Irungo krosak egutegi federatuari hasiera ofiziala emango dio aurreko asteko Zarauzko krosari jarraipena emanez. Aipatzekoa, aurten Gipuzkoako kopa ospatuko dela lasterketa ezeberdinen batura gisa eta Gipuzkoako txapelduna izendatuko da honako lasterketa hauek puntuatuko dutelarik: Eibarko krosa abenduaren 3an, Oianguko krosa (Ordizia) abenduaren 17an, Elgoibarren urtarr


Behobiaren txanda
Ate joka dugu hainbat eta hainbat atleta herrikoik joan den uda amaieratik mimoz prestatu duten Behobia - Donostia lasterketa. Euskal Herrian ospaturiko lasterketa herrikoien artean herrikoiena 53. ekitaldira iritsiko da, eta beste behingoz, eguraldi gordinari egin beharko diote aurre milaka korrikalarik. Ez da lehen aldia euria, haizea eta hotza lagun izango dituztena, lasterketa hasi bitarteko itxaronaldia are zailago eginez. Ohikoak izango dira beraz, beroki zaharrak, plas


Atletismo 2017-2018 denboraldi ofizialaren hasiera
Azaroan sartu garela, hasiera ofiziala eman zaio 2017-2018 atletismo denboraldiari. Gipuzkoako Atletismo Federakuntzaren arabera, kross lasterketak izango dira eskolarrentzat Zarautzen igandean, 2006-2007-ko alebinentzat eta 2004-2005-ko infantilentzat, Isidoro Unzueta memoriala ospatuko baita bertan. Larunbatean aldiz, Berazubiko pistan, PLP probak izango dira infantilentzat eta Donostiako belodromoan jauzi horizontalen (luzera jauzia eta jauzi hirukoitza) konzentrazioa buru