

Irati Zubizarreta garaile Fully-ko (Suitza) kilometro bertikalean
Txindoki Grupo Jaso-ko Irati Zubizarreta atletak irabazi zuen Suitzan ospaturiko Fully-ko XVII. kilometro bertikala, junior mailan. Proba mitiko hau kilometro bertikalaren gune kontsideratzen da mundu mailan. Honen erakusle, gizonezkoetan munduko errekord berria ezarri zela dugu. Ibilbidea mahatsa garraiatzen zuten bagonetak igarotzeko trenbide zahar batean kokatzen da, Suitzako Valois kantonamenduko Martigny barrutian. 1920 metroko luzera du ibilbideak, irteera eta helmuga i


Lazkaoko kaleetan arrakasta itzela
Partaidetza eta ikusle aldetik arrakasta itzela izan zuen Lazkaoko plazan ospatu zen atletismo erakustaldiko lehen ekitaldiak. Eguraldia lagun, haurrek hartu zuten lehenik parte. Jarraian, 35 atleten txanda izan zen, 4 modalitate desberdinetan banaturik. Ikuskizun paregabea eskaini zuten Lazkaoko kaleetan bildutako ikusle guztien gozagarri. Frogarik jendetsuena altuera jauzia izan zen, 14 atleta lehiatu baitziren bertan, 7 neska eta 7 mutil. Gizonezkoetan garailea Real Socied


Lehen atletismo erakustaldi ikusgarria Lazkaon: EMAITZAK
Atletismo arratsalde polita ospatu zen atzo Lazkaoko plazan. Haurrek izan zuten lehenik hesiak, pisu jaurtiketa eta altueran aritzeko aukera. Segidan, Euskal Herri mailako atleta onenetariko batzuk pisu jaurtiketa, altuera, hesiak eta pertika jauzia egiten ikusi ahal izan genituen. Hainbat lazkaotar gazte zein heldu hurbildu ziren proba hauek ikustera. Jarraian dituzue atzoko probetako emaitzak: EMAITZAK - RESULTADOS ARGAZKIAK - FOTOS


Alebinen proba konbinatuen emaitzak
Atzo goizean Altamirako pistan alebinen proba konbinatuak burutu ziren. Goierriko herrietako hainbat gaztetxok 60 m, luzera eta pisua egiteko aukera izan zuten. Denera 150 parte-hartzaile izan ziren. Hauek izan ziren emaitzak: ALEBIN NESKAK ALEBIN MUTILAK


Atletismoko lehen erakustaldia Lazkaon
Larunbat honetan, Lazkaoko kirol astearen ekitaldien parte, Lazkaoko udalak eta Txindoki Grupo Jaso AT klubak atletismo erakustaldia antolatu dute lehen aldiz Lazkaoko kaleetan. Azkeneko 5 urteetan Ordiziako kaleetan ospatu den erakustaldia, aurten lehen aldiz Lazkaoko frontoi irekira mugituko da. Jaialdia arratsaldeko 16:30etan hasiko da txikienentzako probekin, 17:30etan altuera jauzia izango da pisu jaurtiketarekin batera. Altuera jauziko neskak: Nahikari Acebo Lleida tald


Errekorra eta etorkizunerako pauso txiki baino irmoak Josetxo Imazen
XVII. Josetxo Imaz lasterketa herrikoia ospatu zen aurreko igandean eguraldi bikaina lagun zutela, balorazio baikorra egin zuen Txindoki Grupo Jaso AT-ko antolakuntzak. Alde batetik, aurreko urteko partaidetza (453 korrikalari) hobetzeko helburua ezin izan zen bete, besteak beste Oñatin Kilometroak jaialdiarekin batera suertatu zelako eta astebukaeroro bezela makina lasterketa ospatzen direlako udazkeneko garai honetan (15 edo 20 inguru) Euskal Herri mailan eta nola ez, Igand