
Neguko denboraldiaren amaiera
Astebukaera honetan Don Benito (Badajoz) herrian ospatuko den Espaniako kadete eta jubenil kross txapelketarekin amaiera emango zaio neguko sasoiari. Bertan, Euskadiko kadete mutilen selekzioa ordezkatuz Txindoki AT-ko Natnael Hidalgo izango da lasterka. PLP probei dagokienez, ostirala 24 arratsaldez eta larunbata 25 goizez, probak izango dira Durangon. Lasterketa herrikoietan, larunbatean Iberdrola gau krossa burutuko da Bilbon. Igandean, Donostia-Hondarribi Tala Bidea eta 4

Nora Tobar Espainiako txapeldunorde Pentatloiean jubenil mailan
Nora Tobar ataundarrak jubenil mailako Espainiako bigarren postua lortu zuen proba konbinatuetan (Pentatloia) Sabadell-eko pista estalian 3432 puntu eskuratuz, bere marka pertonala hobetuz eta Gipuzkoako errekorretik 7 puntu exkasera geratuz. Nabari da, txapelketa honi trukoa hartu diola, 16 urterekin 7 aldiz parte hartu du estatuko txapelketetan eta 7 domina eskuratu ditu orohar, ez da hauntzaren gauerdiko eztula, txapela kentzekoa benetan. 5. izan zen 60 m hesietan 9.14 den

Junior mailako pista estaliko Espainiako txapelketa Valentzian
Astebukaera honetan, Espainiako junior txapelketa ospatuko da Valentzian, bertan taldeko 5 partaide izango dira lan txukuna egiteko asmoarekin. Ane Torres pisu jaurtiketan (4 kg) rankineko 2. postuan dago eta podiuma eskuratzeko aukera handiak ditu. Bestalde, Leire Garmendiak lehenengo zortzietan sartzen saiatuko da (10.77 marka, 10. rankinean). Aldi berean, mutiletan, Joseba Berasain rankinean 3. sailkatua dago pisuan (6 kg) 15.25 markarekin. 60m-tan Ainara Zubeldia (8.00) e