
San Silbestreak 40 urte beteko ditu aurten
Urte bukaera arrimatzen ari da eta beraz San Silberstre egunari agur emateko San Silbestreko lasterketa ezagunak ospatuko dira. Gure herrian 1977. urtean hasi zen ospatzen eta ondorioz aurten etenik gabeko 40 urte beteko ditu, alde zaharrean festa, ohiu andana eta emozioa ez dira faltako gau berezi hau aldez aurretik atontzeko. Goiz Aterpe elkartea eta Txindoki Atletismo Taldeak antolatzen dute lasterketa udaletxearen laguntzarekin batera. Probak arratsaldeko 5etan hasiko dir

Eneko eta Txurik dobletea lortu zuten Gipuzkoako kros txapelketan Arraten
Egun borobila aurreko igandean Arrateko santutegian ospatu zen Gipuzkoako txapelketan parte hartu zuten taldekideentzat, dagoneneko ohikoa bihurtu den Bolunburu memorialean. Denera, 13 podium lortu zituzten, horietako 5 bakarkako garaipen eta taldekako hiru garaipen. Senior mailan, Eneko Agirrezabal-entzat izan ze garaipena, honekin dagoeneko 5. Gipuzkoako txapel jarraian damazki segurarrak; bigarren aldiz Jose Antonio Blanco “Txuri”, berriz ere lasterketa bikaina eginez Oian

Irati Zubizarreta Beasain Kirol Sarietan emakumezko kirolari onena
Txindoki AT Grupo Jaso-ko-ko Irati Zubizarreta korrikalaria 2016ko Beasain Kirol Sarietan emakumezko kirolari onena izendatu dute. Zorionak Irati!

Pista estalia eta Gipuzkoako kros txapelketa
Astebukaera honetan iltzedun zapatilak jantziko dituzte taldeko korrikalari askok, izan ere proba ezberdinak ospatuko baitira. Hasteko, infantilek Tolosako Berazubi pistan izango dute hitzordua ostiral arratsaldean, atleta federatuek aldiz larunbatean Donostiako belodromoan PLP probak ospatuko dira, B jardunaldia hain zuzen ere. Igandean, ohi bezela Arrateko (Eibar) soropilean Bolumburu krosaren inguruan elkartuko dira taldeko fondistak kadetetik hasita beterano mailara arte,

Kros goiz bikaina Oiangun
Pasa den igandean ospatu zen Oianguko zelaietan Gipuzkoa mailako federatuentzako bigarren krosa eta eskolartekoentzako hirugarrena. Udazken giroa izan zen nagusi, haize bolada zakarrekin une batzuetan. Beste behin, ibilbide lehorrean kasu honetan, kirol jardueretarako hain bikaina den zirkuituaz gozatu ahal izan zen. Txindoki Grupo Jaso AT-ak ezin hobeki antolatua, 400 atleta baino gehiagok parte hartu zuten lasterketa ezberdinetan eta ikusle kopuru ederra izan zen haiei anim

Igandean, Txindoki AT krossa Oianguko Parkean
Igande honetarako eta hirugarren urtez jarraian Txindoki Jaso Atletismo taldeak, Oianguko zelaietan Krosa antolatu du. Lasterketak goizeko 10:00etan hasiko dira eta guztira 11 izango dira , azkena senior gizonezkoena eguerdiko 12:45ean. 10:00etan gizonezko kadete eta beteranoen txanda izango da 3860 metro egiteko, 10:20ean emakumezko kadete eta beteranoak 2560 metro , 10:35ean jubenil eta junior emakumezkoak 4200 metro, 11:30ean mutil infantilak 2220metro, 11:45ean neska inf