top of page
Josetxo logoa (letra beltzak).png

XXIII. JOSETXO IMAZ
MEMORIALA

image.png

- Eguna: 2023ko irailak 24 igandea
- Lekua: Beasain
- Distantzia: 10 km
- Ordua: 10:00
- Haurren probak: benjaminak (2014 - 2015), alebinak (2012 - 2013), infantilak (2010 - 2011) eta kadeteak (2008 - 2009)
- Urritasun funtzionala duten adin txikikoen lasterketa

Araudia

ARAUDIA

1. ARTIKULUA

Txindoki Grupo Jaso Atletismo Taldeak Ordizia, Lazkao eta Beasaingo Udalen laguntzarekin XXIII. Josetxo Imaz Memoriala antolatu du 2023ko irailaren 24ean, goizez.

Beasaingo “pergoletatik” (Nafarroa etorbidea 11) aterako da lasterketa goizeko 11:00-etan ohiko ibilbidea egiteko, Lazkao eta Ordiziatik pasaz, helmuga Beasaingo Erauskin plazan izango da, 10 km-ren ondoren.

2. ARTIKULUA.- PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Nahi duenak har dezake parte lasterketa honetan, bereizketarik gabe: kategoria, sexua edo nazionalitatea, atleta federatua izan ala ez. Adinari dagokionez, 2008 urtean edo lehenago jaiotakoek bakarrik ahal izango dute parte hartu. 2008an jaiotakoek gurasoen baimena izan beharko dute.

500 lasterkarik baino ez dute parte hartuko.

Lasterkari bakoitzak erantzukizun osoa du lasterketan  eta probari aurre egiteko adinako egoera fisikoa duela  bermatuko du.
 

3. ARTIKULUA.- IZEN-EMATEAK

Izen-emateak abuztuaren 29an irekiko dira. 

Kronometraia erabili eta botatzeko txip dortsalarekin egingo da. Inskripzioaren prezioa: 15 € (lasterketa bertan behera geldituko balitz, 13€ bueltatuko dira, antolaketa gastuak kendu eta gero (2€).

   3.1- Izena emateko modua

Izen-ematea on-line irekiko da www.kronoak.com helbidean, eta irailaren 23an, 21:00etan amaituko da.

EGUN BEREAN EZINGO DA IZENA EMAN.
 

4. ARTIKULUA.- DORTSAL TXIPA JASOTZEA

Dortsal guztiak irteera eremuarenn entregatuko dira zuzenean.
 

5. ARTIKULUA.- LASTERKARIAREN POLTSA

Lasterkariaren poltsa lasterketa amaitzean emango da.
 

6. ARTIKULUA.- DESKALIFIKATZEKO ARRAZOIAK

Irteeran eta helmugan kontrolak egongo dira, eta lasterkari guztiek pasatu beharko dituzte nahitaez alfonbrak. Atleta guztiek epaileen esanetara egon beharko dira probaren hasiera baino 5 minutu lehenagotik, alegia, 11:00-ak baino 5 minutu aurretik.

Frogaz kanpo uzteko arrazoiak honako hauek izango dira:

  • Ibilbide osoa ez egitea.

  • Dortsalaren publizitatea aldatu edo ezkutatzen badute.

  • Dortsala edota txipa beste lasterkari bati esleituta eramatea.

  • Edizio honetarako esleitutako jatorrizko dortsala ez eramatea.

  • Helmugan dortsalik gabe sartzea.

  • Epaileen edo antolakuntzako langileen jarraibideei kasurik ez egitea.

 • Halaber, gogorarazten da erabat debekatuta dagoela ibilbide barruan antolakuntzakoak ez diren ibilgailu motordunak edo bizikletak sartzea.
 

7. ARTIKULUA.- LAGUNTZA MEDIKOA

Laguntza medikoa izango da ibilbidean zehar, baita helmugan ere. Antolakuntzak lasterkariei gomendatzen die azterketa medikoa egitea proba egin aurretik, parte-hartzaile bakoitzak bere gain hartuz lasterketetatik erator daitezkeen kirol jardueraren arriskuak.
 

8. ARTIKULUA.- PARTE-HARTZAILEEN ASEGURUA

Antolakuntzak erantzukizun zibileko aseguru-poliza izango du indarrean dagoen legeriaren arabera. Ofizialki inskribatutako parte-hartzaile guztiak istripu-aseguru poliza batek babestuko ditu kirol aktibitatearen garapen zuzenaren ondorioz gertatzen direnean, eta ez sekula jokaera okerretatik datozenak, ezta lasterketara joan eta itzultzean gerta daitezkeenak ere.

10. ARTIKULUA.- IRUDI-ESKUBIDEAK ETA DATU-LAGAPENA

Parte hartzaileek izen-ematea formalizatzeagatik honako hau onartzen dute:

Araudia onartzen dute eta baimena ematen diote Txindoki Grupo Jaso Autowag atletismo taldeari bere kabuz edo hirugarren erakundeen bidez, informatikoki eta soilik kirolari lotuta erabiltzen direnean, sustapenerako edo merkataritzarako, datu pertsonalak eta probaren barruko irudia, argazki, bideo eta abarrak erabiltzeko. Ados datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenarekin, parte-hartzaileak bere fitxeroetara sarbidea edukiko du edukiak erabat edo partzialki eraldatu edota ezabatzeko. Eskubide hori erabiltzeko, idatziz eskatu beharko da Txindoki Jaso Autowag taldearen helbidera (Gernikako Arbola 3, Majori Kiroldegia, 20240 Ordizia)

 

Aurreikusi gabeko guztia IAAF araudiaren arabera aztertuko da.

SAILKAPENAK

Proba bukatutakoan, www.kronoak.com gunean eta klubaren webgune eta sare sozialen bidez helaraziko dira ahal bezain laster.

IBILBIDEA

Ibilbidea
Haurren probak

HAURREN PROBAK

    10:00

Benjamin neskak (2015an jaioak - 3.maila)
Benjamin mutilak (2015an jaioak - 3.maila)


    10:15

Benjamin neskak (2013-an jaioak - 4.maila)
Benjamin mutilak (2013-an jaioak - 4.maila)


    10:25

Alebin neskak (2011-2012an jaioak)
Alebin mutilak (2011-2012an jaioak)


    10:35

Infantil neska eta mutilak (2009-2010an jaioak)
Kadete neska eta mutilak (2007-2008an jaioak)


    SARIAK

Lasterketa bakoitzean lehenengo hirurek trofeo bana jasoko dute. Sari banaketa beraien lasterketa amaitu eta segituan egingo da. Korrikalari guztiek opari-poltsa izango dute.

52382430552_bb3d2278a8_k.jpg

URRITASUN FUNTZIONALA DUTEN ADIN TXIKIKOEN LASTERKETA

Lasterketa egokitua

ZURE IRRIFARRA, GURE INDARRA elkartearen eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren laguntzari esker, aurten beste behin, urritasun funtzionala duten adin txikikoek lasterketa gurpildun aulkietan egiteko aukera izango dute.

ARAUDIA

 

1. Parte hartuko duten adin txikikoek ez dute eskubiderik izango

inolako saririk jasotzeko sailkapenaren arabera. Parte hartzea izango da

helburu bakarra.

 

2. Parte hartuko duten adin txikikoek izena eman beharko dute lasterketan,

gainontzezko parte-hartzaileek bezala.

3. Debekatuta egongo da dorsalik gabe parte hartzea.

 

4. Parte hartuko duten adin txikikoek egiaztatu beharko dute gutxienez

%33-ko urritasun funtzionala dutela agiri ofizial baten bitartez izena

ematerakoan edota dorsala jasotzeko unean.

 

5. Parte hartuko duen adin txikiko bakoitzak edo bere ordezkari legalak

gainean eramango du eta aurkeztu egin beharko du izena ematean edota

dorsala jasotzeko unean gurasoen edo tutore legalaren baimenaren idatzia adin txikikoak proba horretan parte har dezan. Idatzi horretan ere adieraziko da araudi honetan jartzen duena beteko duela, baita proba horretako araudian jartzen duena ere.

 

6. Adin txikiko partehartzaile bakoitzak pertsona heldu bat izendatuko du, gutxienez, bera bultzatzeko eta lasterketa osoan bere arduradun izateko. Pertsona heldu honek bere dorsala eramango du eta adin txikikoaren ardura izango du irteeran, lasterketan zehar eta helmugan.

 

7. Adin txikiko partehartzaileak, irteeran, bera bultzatuko duen helduak duen mailaren araberako irteera lekua beteko du. Maila hau ezartzeko, helduak kilometro bakoitza betetzeko behar duen denborari 30 segundu gehituko zaizkio (hau da, 10 km.tako lasterketa batean 5 minutu gehituko dira). Dena den, Antolakuntzari dagokio, beharra ikusiko balu, partehartzaile hauei irteera gune berezia ezartzea. XXIII. JOSETXO IMAZ MEMORIAL lasterketan, urritasun funtzionala duten adin txikikoak irteeran atzeko aldean kokatuko dira.

 

8. Partehartzaile guztiek ardura zibilaren aseguruaren eta istripua aseguruaren babesa izango dute, izena behar bezela eman duten gainontzezko atletek izango duten moduan.

 

9. Adin txikikoek lur orotako kirol gurpil-autoak erabiliko dituzte, bereziki diseinatuak egongo direnak mugikortasun urritua duten pertsonek lasterketetan parte hartu ahal izateko. Gurpil-auto hauek ezaugarri hauek bete beharko dituzte: segurtasun-arnesa, etzaten den bizkarraldea eta hankak jartzeko oinarri zabala, egonkorra eta lurretik gertu gelditzen dena. Ezin izango da beste motatako gurpil-aulkitan parte hartu. XXIII. JOSETXO IMAZ MEMORIALA lasterketaren kasuan, parte hartuko duten gurpil-aulki guztiak begiratuko dira artikulu honek esaten duena betetzen dutela konprobatuz.

irrifarrafede.png
51831536432_62d5825aad_k.jpg
irrifarrafede.png

SAILKAPENAK

Sailkapenak

SAILKAPEN NAGUSIA

2003

HAURREN PROBAK

2009

KARTELA

Kartela
image.png

PALMARESA

Palmaresa

2017ko lasterketa

KONTAKTUA

e-posta: txindokiat@gmail.com

Telefonoak: 676735073 / 685755946 / 943085088

 

Posta kutxa: APARTADO DE CORREOS Nº 5. 20240 ORDIZIA

Txindokiko eskudoa 4.png
bottom of page