top of page

VII ORDIZIA MEETING

JOSÉ ANTONIO PEÑA NAZIOARTEKO MITINA

Ekainak 24 larunbata, 2023

WACT_Challenger.png
Ordizia Meeting logoa.png
Araudia
Oharrak

   LEKUA: Altamira estadioa, Ordizia => mapa
   ORDUA: 19:00
   PROBAK: Emakumeak100m, 400m, 800m, 1500m eta pertika
                          Gizonak100m, 400m, 800m, 1500m eta luzera
   IZEN-EMATEAK: intranet RFEA
   KONTAKTUA: 676735073
                                    Ángel Pérez Gilete "Pululu"
                                    txindokiat@gmail.com

PruebaOficial_AL.png
Aurkezpena

AURKEZPENA 

2015ko urtarrilaren 17an José Antonio Peña, "Peñak", utzi egin gintuen, gaixotasun luze baten ondoren. Berak utzitako hutsunea bete ezina da. Txindoki Atletismo Taldeko zenbait atleta eta entrenatzailek ekitaldi bat bultzatu nahi izan dute Peñaren oroitzapen gisa. Txindoki AT-ko zuzendaritzak bat egin du egitasmo horrekin eta horren ondorioz jaio da "José Antonio Peña mitina - Ordizia Saria".

OSTATUAK GOIERRI BAILARAN

logoak (2).jpg
zezilio.jpg

JOSE ANTONIO PEÑA

Jose Antonio Peñak atletismoa barneratua zuen eta Ordizian, gure bailaran, probintzi osoan eta Euskal Herrian eta baita Estatuan ere apur bat, atletismoak aurrera jarrai dezan eta atletak formatuz lan bikaina egin zuen.

 

80ko hamarkadaren erdialdean Ordiziako atletismo klubeko entrenatzaile bezala hasi zen, eta azken 30 urteetan denetariko zereginak izan ditu klubean. Haren ondoan aritu izan dira Alazne Furundarena, Iker Sukia, Odei López… bezalako atletak, eta baita beste hamaika atleta ere.

Espainia mailako atletismo epaile izan zen eta karguak izan zituen Euskadiko eta Gipuzkoako atletismo federazioetan, eta harreman estuak izan zituen estatu mailako atletismoa kudeatzen zutenekin. Atletismoa erakusten eta sustatzen egindako lanarengatik, Ordiziako Udalak eta Ordiziako Kirolaren Batzordeak herriko plaka eman zioten 2007an bizitzan zehar kirolaren alde egindako lanarengatik. Zaila izango da Goierriko atletismoan hark utzitako hutsunea betetzea.

 

Ekitaldi hau Espainiako Atletismo Federazioko egutegian sartuta dago. Honekin Ordiziako Altamirako estadiora Espainiako atleta onenak erakartzea lortu nahi dugu eta lehen mailako atletismo mitina gauzatzea.

Guztion laguntzarekin atletismo jardunaldi arrakastatsu eta hunkigarri bat gauzatu nahi genuke.

 

PROBAK

Probak

EMAKUMEAK

100 m

400 m

800 m

1500 m (Beasain Saria)

Pertika

52162868286_857a8f156a_o.jpg

GIZONAK

100 m

400 m

800 m

1500 m (Beasain Saria)

Luzera

52162869168_738dd90529_b.jpg

HAURRAK

Benjaminak: 50 m

Alebinak: 60 m eta 500 m

SARIAK

Sariak

- PROBA BAKOITZEAN (Gutxieneko marka eginda.

Horrela ez bada, sarien %50-a emango da)

Irabazlea  700 euro

2. postuan 500 euro

3. postuan 300 euro

Serie bat baino gehiago balego, A seriearen garaileari soilik

​- MEETING-EKO GARAILEA

Txapela + 300 euro

WA-en taularen arabera puntu gehien dituen

atleta emakume zein gizona.

- GIPUZKOAR ONENA (WA-en taulako puntuen arabera)

Mahala saskia eta bi sagardo botila 

       bai emakume zein gizonei

- GIPUZKOAKO ERREKORRA*

500 euro

- EUSKADIKO ERREKORRA*

750 euro

- ESPAINIAKO ERREKORRA*

2000 euro

- EUROPAKO ERREKORRA*

3000 euro

- MUNDUKO ERREKORRA*

Audi Q2 bat Autowag-ek eskainia

FAG.png
fva.jpg
logo_rfea.png
European-Athletics-Championships.png
world-athletics-logo.png
Txapela.png
52167293088_17b3071590_k.jpg
52167508899_98defd7e31_k.jpg
52166247277_5bb58f8ddd_k (1).jpg
audi_q2.png

*Sari hauek proben garaileei bakarrik emango zaizkie eta ez dira metagarriak izango. Maila handieneko errekorrari dagokion saria soilik emango da. Errekorrak maila absolutukoak izan behar dira.

Errekorrak

ERREKORRAK

Bideoak

BIDEOAK